Etxebarriko Udalak 2,5 milioi euroko kreditu-aldaketa onartu zuen martxoko osoko bilkuran LVPren eta EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
“Kreditu-aldaketa horrek Etxebarriko Udalak udalerriko zerbitzu publikoen kalitatea eta etxebarritarren bizi-kalitatea hobetzeko egingo dituen hurrengo aldaketak eta inbertsioak aurreikusten ditu. Aldaketa hori 2025eko ekitaldiari dagokion gerakinarekin finantzatzen da, zeina ia osorik bideratuko baita mahai gainean zeuden baina aurrekontuaren onarpenean sartu ezin izan ziren udal-azpiegituren proiektuak, inbertsioak eta hobekuntzak egitera”, diote udal ordezkariek.
Besteak beste, honako proiektuak egiteko aurrekontua gehitu du Udalak:
- San Antonio etorbideko 8. eta 20. zenbakien artean berrurbanizatzeko lizitazioa: 690.000 euro
- Metro geltokien inguruetan aldagailu inklusibo bat eta komun publikoak jartzea: 375.000 euro (100.000 euro inguru Bizkaiko Garraio Partzuergoak bideratuko lituzke)
- Bekosolo parkean ur-jokoak instalatzea: 350.000 euro
- Barandiaran ikastetxearen eraikina energetikoki hobetzea eta leihoak berritzea: 650.000 euro (Etxebarriko Udalak 332.331,73 euro bideratuko lituzke eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 349.563,08 euro)
- Futbol zelaiko kafetegia eta harmailak eraberritzea: 500.000 euro
Proiektu hauek egiteko konpromisoa hartu zuen iazko maiatzean Etxebarriko Udalak.

