Udari hasiera eman diogu, eta garai honekin bat eginez, herrietako eta auzoetako jaiak ere izango dira Hego Uribe eskualdean.
Bihar bertan Etxebarriko jaiak hasiko dira eta asteartean Arrigorriagako Madalenak lehertuko dira.
Testuinguru horretan, eta Etxebarriko San Antonioko jaietan eta Basaurin gertatutako sexu erasoak gogora ekarriz, Hego Uribe eskualdeko Berdintasun teknikariekin eta feminismoan adituak diren emakumeekin berba egin dugu GEURIAn.
Ane Gonzalez Gonzalez Basauriko Berdintasun teknikaria da eta berarekin batu gara Marienea Basauriko Emakumeen Etxean.
